BIGARREN HEZKUNTZAKO LANGILEAK PALESTINAREN ALDEKO ELKARTERATZEAN

DBHko langileok bat egin genuen Gernika-Palestinak azaroaren 7an deitutako ekimenarekin.

Israel Palestinan egiten ari den sarraskiaren aurrean, berehalako su etena eskatu eta auziari konponbide politikoa ematea beharrezkoa da. Horregatik, DBHko langileok azaroaren 7ko jolasgaraian Ikastolaren sarreran bildu eta, ekimen xumea bada ere, palestinar herriari gure babesa erakutsi nahi izan genion.