BIGARREN HEZKUNTZAKO IKASLEEN AZKEN EGUNAK IKASTOLAN

Ikasturteko azken egunetan, ekainak 20 eta ekainak 21ean, plangintza berezia prestatu dugu ikasleentzat ikasturtea modu ludiko eta alai batean bukatu dezaten.

 

DBHko 1. eta 2. mailako ikasle eta irakasleek Gamarrako igerilekura joan ziren ekainaren 20an, astelehenean. Ederki pasa zuten!!!

Asteartean, berriz, 1. mailakoek biziketaz Leitzaranera irteera egin zuten. Bertxineko putzura ezin izan ziren iritsi tunela itxita zegoelako eta Lizarkolan geratu ziren bainu fresko bat hartuz. Bigarren mailako ikasleak, Martuteneko eskalada aretora joan ziren trenez trebetasun fisikoak lantzera.

Bestalde, DBH 3. mailakoak astelehenean ikastolan gosari osantsua egin ondoren, kiroldegian ibili ziren Copbol jolasaz gozatzen eta ondoren piszinan bainu frexko bat hartzen. Asteartean, berriz, Kontxako hondartzan piraguan eta padel surfean lehenengo hastapenak eman zituzten.

Azkenik, DBH4. mailakoek hiru eguneko sorospen ikastaroa egin dute eta bakoitzak sorosle tituloa lortu du. Horretaz gain, hauek ere jarduera bereziak izan dituzte ikasturtea amaitzeko. Herriko piszinan frexkatzeaz aparte, Zurriolako hondartzan surfa egin dute eta olatuak harrapatzen ibili dira.

Orain udako oporraz disfrutatzea besterik ez zaizue tokatzen. ONDA PASA!!!!