BIGARREN HEZKUNTZAKO IKASLEAK TXURI-URDIN IZOTZ JAUREGIAN

DBH 3. mailako ikasleak urriaren 8an eta DBH 1. mailakoak urriaren 11n Txuri-Urdinen izan ziren.

 

Heziketa Fisikoa jakintzagaiko jarduera osagarri hau eduki curricularrak zabaldu eta sakontzeko helburuarekin antolatu da. Egoera motor berriak lantzerakoan, ikasleek hauei aurre egiteko konpetentziak garatzen dituzte eta honela, irristaketarekin erlazioa duten beste egoera batzuetara transferitu ahal izango dituzte ikasitakoak.

Jarduera honek eskatzen dituen etengabeko erabaki hartze eta doikuntzak eguneroko bizitzako beste ekintzetara transferitu ditzakete, autonomia edota erabakiak hartzea adibidez. Gainera, eskola inguruan eta eskolaz kanpo, ikasleek egin dezaketen gorputz jarduera erakargarria aurkeztu eta aisialdirako aukera berria eskaintzen zaie.