BIGARREN HEZKUNTZAKO IKASLEAK SORMENARI ERAGINEZ

Mr. Doodle-en muralak DBH 2. mailan.

 

DBH 2. mailako ikasleek Hezkuntza Plastikoa eta Ikus-entzunezkoa jakintzagaian, Mr. Doodle artistaren lana ezagutu eta aztertu ondoren, bere lanetan oinarritutako murala osatu dute. Bakoitzak bere erara pertsonalizatu du lana eta denon artean koordinazio lan polita egin dute.