BIGARREN HEZKUNTZAKO IKASLEAK FILOSOFIA OLINPIADAN

DBH 1. eta 4. mailako hainbat ikaslek Euskadiko VI. Filosofia Olinpiadan parte hartu dute.

 

DBH 1eko Balio Zibiko eta Etikoetako Heziketa jakintzagaiko eta DBH 4ko Garapen Pertsonalari eta Sozialari Aplikatutako Filosofia aukerako ikasgaiko ikasle batzuk Euskadiko VI. Filosofia Olinpiadan parte aktibo izan dira. 

Aurtengo edizioaren gaia “Eromena. On Kixote gaurko munduan” izan da. Ikasle gazteenek marrazketa modalitatean parte hartu dute eta ikasle zaharrenak, aldiz, argazkigintza modalitatean aurkeztu dira, eromenaren inguruan hausnartuz eta filosofatuz. Horrela ba, marrazki eta argazki filosofikoak aurkeztu dituzte Agora Filosofia Elkarteak antolatzen duen ekimen kultural eta hezitzailean. 

Helburu nagusia filosofia ikasleen errealitateetara gerturatzea da eta eskolan bere presentzia areagotzea, aldi berean kurrikulumeko edukiekin lotura duten gaiak landuz.