BIGARREN HEZKUNTZAKO 4. MAILAKO IKASLEAK MIHILUZEN

DBH 4. mailako ikasleak ETB1eko Mihiluze programan izan dira ikusle.

 

Urtarrilean eta otsailean, bi arratsaldez, Miramongo estudioetara joango dira gure ikasleak. Arratsalde bakoitzean bina saioren grabazioan parte hartuko dute.

Atzo, urtarrilak 22, DBHko 4A taldeko ikasleak Mihiluzen ikusle gisa izan genituen, giro bikainean, eta otsailaren 5ean, 4B taldeko ikasleak izango dira tutore eta irakasleen laguntzarekin. 

Jarduera hau euskara eta hizkuntza normalizazio planaren inguruan kokatzen dugu. Euskarak egunerokotasunean, ondo pasa eta jolasteko abagunea ere eskaintzen baitigu.