BI URTEKOEN GELETAN IPUINA KONTATZEN

LH 2Bko ikasleak animatu gara eta bi urtekoengona joan gara ipuin bat kontatzera.

Txikien geletan askotan jasotzen dira aita, ama, amonen… bisitak ipuinak kontatzeko, abestiak irakasteko, eskulanak egiteko… ba oraingo honetan 2Bko ikasleak ipuin polit bat prestatu dugu eta txikien gelara joan gara kontatzera.

Sartu aurretik, Etxeberriko parkean eskuetatik heldu, arnasketa sakon batzuk egin eta “Kakazaharra” elkarri esanez prestatu gara emanaldirako.
Izugarri ondo atera zaigu emanaldia eta txikiak txintxo-txintxo egon dira guri entzuten.

Gustura asko geratu gara eta agian 3. hiruhilekoan zerbait gehiago prestatuko dugu.