BI BELAUNALDI: MILA ISTORIO

Abenduan, Urnietako eguneko zentroan izan ginen aiton-amonak bisitatzen.

 

Atrévete a pensar” hautazkoan zahartzaroaren gaia eta zahartzaroak dakartzan gaitzak lantzea erabaki genuen. Aukeraturiko gaian zertxobait sakondu asmoz, Paco Rocaren “Arrugas” komikia irakurri genuen ikasgelan. Komikiak Alzheimerraz eta zahar etxe batean bizi diren egunerokoez dihardu. 

Komikia eta Emilio protagonistaren bizipenak irakurriz, Urnietako eguneko zentrora bisita egin genezakeela bururatu zitzaigun. Eta honela,  aiton-amonekin solasean aritzeko tartea izan genuen. 

Elkarrengandik urrun dauden bi belaunaldi ordubetez gerturatu genituen: hitz eta pitz aritu ginen aiton-amonen bizipenez, neska-mutilen jakin-nahiez, baita mahai-joku eta Fortnitez ere. Kanturako tartea ere hartu genuen eta bada dantzan jarri gintuenik ere!! 

 

Eta kalean gora eta kalean behera ikastolara itzultzeko ordua iritsi zitzaigun. Urnietako Eguneko Zentrotik eskaini diguzuen arreta eskertuz, 

Laster arte, 

Egape BHIko ikasleak