BETI ALAI! DONOSTIA EGUNA EGAPE IKASTOLAN

Danborrak astinduz ospatu genuen Egape Ikastolan Donostia eguna.

Donostia eguna bezperan, danbor hotsak izan ziren nagusi Urnietako Egape Ikastolan. Dantzariek ere hankak arin ibili zituzten eta Urnietako ereserkian eta Donostiako martxan  dantza ikuskizun ederra eskaini ziguten. “Gu beti pozez, beti alai, beti alai!”.