BERTSO MOTIBAZIO SAIOAK

LH4.mailatik LH6.maila arteko gure ikasleek bertso motibazio saioak izan dituzte.

Egape Ikastolan, Gipuzkoako Bertsozale Elkartearekin lankidetzan, “Ni ere bertsolari” egitasmoan parte hartzen dute LH4, LH5 eta LH6.mailetako ikasleek. Ahozko komunikazioa, sormena eta jende aurrean hitz egiteko oztopoa gainditzea dira, besteak beste, proiektu honen helburu. Hau gauzatu ahal izateko hainbat baliabide erabiltzen dituzte Bertsozale Elkartetik guregana etortzen diren bertsolariek. Aurtengoan ere, bertsolaritzako saioak izango dituzte ikasleek, eta horiekin hasi aurretik, bertso-motibazio jarduerak izan dituzte aste honetan. Ikastetxeko saioez gain, Aballarri Familia Elkarteak Bertso-eskola ere eskaintzen du eskolaz kanpoko ekintzetan. Bertsolaritzak eta euskarak uztarturik jarraituko dute beraz, Egape Ikastolan aurtengo ikasturtean ere.