BERTSO ESKOLA LEHEN HEZKUNTZAN

Aurtengo ikasturtean, iazko geldialdiaren ondoren, gure ikastolako bertsolariak bertso eskolako dinamikan murgilduta daude.

Irakasle berria dute aurten, Asier Ibarguren, eta astearte eguerdiero hor aritzen dira bertsoen ikuspegi ludikoaz gozatzen.
Asteroko saio honek Egapen helburu bakarra du: Haur eta gazteen aisialdian bertsozaletasuna bultzatzea, bertsolaritza aisialdiko topagune bezala proposatuz.
Bertsolaritza tresna oso garrantzitsua da euskararen erabileran, besteak beste, hiztegia, ahozkotasuna eta hizkuntza bere osotasunean lantzen baitira. Hori dela eta, Egapen, bertsozaletasunari eta oro har bertsolaritzari bultzada bat eman nahian badira urte batzuk Bertsozale Elkartearen laguntzaz, udalaren laguntzaz eta Aballarri Guraso Elkartearen ekimenez bertso eskolak martxan jarri genituela.
Nahiz eta saioak hasiak egon, oraindik ere aukera dauka 4.-5. edo 6. mailako ikasleren batek bertara hurbildu eta ikusteko zertan datzan saioa.
Animo! Primeran pasatuko duzue, euskara indartu, jolastuz!