BERDINENGANDIK IKASTEN

DBH 3. mailako ikasleek iragarkien ezaugarriak aztertu dituzte, eta ikastetxeko iragarki bat sortu dute ingelesez

Ingeleseko ikasgaian, DBH 3. mailako ikasleek iragarkien ezaugarriak landu dituzte lehen lauhilekoan. Horretarako, horren inguruko hainbat hitz ikasi dituzte, eta ezagutu dute zein irizpide hartu behar diren kontuan iragarki eraginkorra izateko. Ikasleek ez dute soilik informazioa jaso: praktikan ere jarri dute ikasitakoa, eta ikastetxearen iragarkia egin dute. Ondoren, beraien lana LH 6. mailako ikasleei aurkeztu diete. LH 6. mailako ikasleek iragarkien munduko hitz berrien esanahia jakin dute, eta erabaki dute zein zen iragarkirik hoberena.