BERDINEN ARTEAN IKASTEN

DBHko 3. mailako ikasleek XXI. mendeko aurrerakuntza teknologikoen berri eman diete DBHko 1. mailako ikasleei.

 

Ingeleseko ikasgaian, DBHko 3. mailako ikasleek zenbait gai landu zituzten aurreko ebaluazioan; besteak beste, XXI. mendeko aurrerakuntza teknologikoei buruz aritu ziren: zein abantaila eta zer onura sortzen dituzten, baina, aldi berean, zer arazo eta arrisku sor daitezkeen haiekin. DBHko 1. mailako ikasleak, berriz, asmakizunen gaia lantzen ari dira  ebaluazio honetan: esaterako, noiz sortu eta nork sortu zuen ordularia, edo irratia. Beraz, aukera ezin hobea izan dute 3. mailakoek haiek aztertutako eta landutako berrikuntza teknologikoen aurkezpena egiteko 1. mailako ikasleei. DBHko 1. mailako ikasleak aurkezpenean adi egon diren edo ez jakiteko, galdetegi bat erantzun behar izan dute. Hortaz, ikastetxean hasiberri diren ikasleek ikasle zaharragoak izan dituzte eredu, eta, neurri batean, haiek irakatsi diete zer izan behar duten kontuan aurkezpen bat planifikatu eta egin aurretik, interesgarria eta erakargarria izan dadin. 

Ziur gaude aurkezpen guztietatik zer edo zer ikasiko zutela den-denek.