"BELDUR BARIK " LEHIAKETA

Ikastolako DBH 4. mailako ikasleek Beldur Barik lehiaketan parte hartu dute. EMAIEZU ZURE BOZKA!

 

Urtero bezala, Beldur Barik ikusentzunezko lehiaketa antolatu da (13. edizioa), eta 4. mailako ikasle batzuek parte hartu dute. Lehiaketaren xedea da emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen adierazpenak onartzea, baloratzea eta bultzatzea. 

Proiektu komunitarioak ikasgaiko orduak erabili dituzte ikus-entzunezko lanak pentsatzeko eta burutzeko.Guztira 9 lan aurkeztu dira. Lanak errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabideak eta jarrerak adierazgarri dute. Indarkeria matxistaren adierazpen mota guztiak gainditzeko eta harreman askeak, errespetuzkoak, parekideak, anitzak eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakusten dute.

Lanak bidalita, lehiaketa fasea hasi da, eta sari ugari dago jokoan! Lagundu geure ikasleei parte-hartzearen saria irabazten! EMAIEZU ZURE BOZKA!

Azaroaren 16 eta 19n gauzatuko da herri-bozketa. 

Sartu “Beldur barik” herri bozka atalean 14-18 urte , aukeratu gustuko lana eta bozkatu. Hona hemen gure ikasleen lanak:

  • Emakumeak kirolan 
  • Beldur barik
  • Beldurrik gabe bizi
  • Kaleko errealitatea…
  • Eta toxikoak? Pikutara!
  • Erasotua sentitu bazara margotu nazazu gorriz
  • Langile aukeraketa matxista
  • Indarkeria matxista
  • Emakumeen egunerokoa zoritxarrez