BATERATZE LANA LH4. MAILA: URA

Proiektua hau aurrera eramateko Artelatz Elkartearen laguntza izan dute ikasleek.

Gure etxeetan edateko ura izateko zer azpiegitura behar den jakitea, eta, era berean, baliabide natural hori behar bezala kudeatzea garrantzitsua dela aintzat hartzea izan dira burutu berri dugun bateratze lanaren helburuetako bi. Guztiz normala ikusten dugu kanila ireki, eta ura ateratzea. Egunero egiten dugu, baina ez dugu arreta jartzen. Ez dugu kontuan hartzen zer dagoen atzean. Bateratze lan honetan (Proiektua) uraren zikloa aztertu dute, uraren ziklo naturala eta gizakiek esku hartzean eragiten dituzten aldaketak ikusi dituzte. Edateko ur bihurtzea eta arazketa.

Guzti honetan jasangarritasunerako hezkuntzan aditua den Artelatz Elkartearen laguntza izan dute 4. mailako neska-mutilek, Urumea ibaira egindako irteera eta ikastolan izandako mintzaldiarekin borobilduz.