BATERA GARA, HEZKIDETZAREN ALDE

2025-2026 ikasturtean ere, desberdintasunei aurre egiteko ikasleen eta irakasleen artean BATERA GARA taldea osatu dugu.

 

Hezkidetza lan-taldeak, urtero legez, irakasle klaustroari proiektua aurkeztu ondoren, gelaz gela ikasleei “Batera gara” taldearen helburuak aurkeztu dizkio. Horrela, iazko ikasturteko ikasleez gain, ikasle berriak ere animatu ditugu taldean parte hartzera.

“Batera Gara” taldeak hezkidetza-eskola baten alde lan egiten du, gure eskola, berdintasunean eta berdintasunerako hezten duena izan dadin, errespetuan, bizikidetzan, gatazka-ebazpenean eta indarkeriarik ezean hezten duena.

Taldearen ahalegina berdinen eta desberdinen arteko harremanak sustatzea izango da, gizartea berdinzaleagoa, bidezkoagoa eta errespetutsuagoa lortzeko.