BASOKO MANDALAK

Naturan askotariko forma, kolore eta testurak aurkitu ditzakegu eta elementu horiek ezin hobeak dira mandala bat sortzeko.

Lehen Hezkuntzako 3. mailako taldeak hainbat material bilatzen eta biltzen aritu gara: hostoak, harriak, fruituak, adartxoak, ezkurrak, loreak...

Elementu guztiak elkartu ondoren, sormen-fasera igaro gara: mandala eraikitzera. Buru-belarri aritu gara eta ez diogu gure sormenari inolako mugarik jarri. Garrantzitsuena materialak hautatzeko eta sortzeko prozesuaz gozatzea izan da.

Jarduera horri esker, sormena sustatu dugu, motrizitate fina landu dugu, taldeko erabakiak hartu ditugu, pazientzia landu dugu... Gainera, naturarekin loturan sentitu gara.