BAGOAZ PARKERA!!!

Hiru urteko ikasleek irteera txiki bat egin zuten herriko parke batera.

Eguraldi ederra eta hego haizea zebilela eta, azaroaren 24an hiru urteko txikiek Urnietako Idiazabal kaleko parkera joan ziren goiz pasa. Horrelako irteera txikiak eginez ikasleek, oso txikiak izan arren,  ikasten dute kaletik taldean ibiltzen, trafiko arauak errespetatzen, lagunengandik ez urruntzen… eta hau beraientzat esperientzi berri eta polit bat da. Izugarri gustura ibili ziren gure neska-mutikoak eta primerako portaera erakutsi zuten!