BADATOZ OLENTZERO ETA MARI DOMINGI

Ilusioz jaso dute Egapeko txikienek Olentzero eta Mari Domingiren bisita.

Iristear dira aurtengoan ere hain kuttunak diren Olentzero eta Mari Domingi. Beste urte batez, Egape Ikastolak gonbita luzatu die eta baita onartu ere biek ala biek. Aste honetan bertan jaso dugu bisita preziatua, Olentzero eta Mari Domingi izan baititugu ikastetxean. Lanak aurreratuta dituztela adierazi digute eta Napo astoa ere osasuntsu dagoela, egun gutxi barru urteko egunik gogorrenari aurre egiteko. Urduritasuna eta poza nabaria zen haurren aurpegietan, eskutitzean idatzitakoa ekartzeko esperoan dira denak. Ikatzik ere ez omen dela faltako aitortu ziguten baina ziur ziren Egapeko haurrek ilusioz betetako gabon gaua izango dutela datorren abenduaren 24an. Eztarriak berotzen hasteko agindua luzatu ziguten, urnietarren kantu hotsek lanean jarriko baitituzte Olentzero eta Mari Domingi.