BADATOZ AURTENGO EGAPE KULTUR ASTEA ETA EGAPE EGUNA

Ekainaren 10ean hasita hainbat kultur ekintza egingo dira eta ekainaren 14an Egape eguna izango da.

 

Kultur ekintza hauen artean ikasleek eskainitako antzerki, musika eta gitarra emanaldiak izango ditugu. Eta asteari elkarrekin eta jai giroan amaiera emango diogu ostiralean Egape egunarekin. 

Jaialdiari hasiera arratsaldeko 16:00etan emango diogu haurren emanaldiarekin. Ondoren, jolasak eta tailerrak antolatu dira ikasleentzat. 19:00etan DBH 4. mailako ikasleen diploma banaketa izango da. Bukatzeko, afari-merienda eta dantzaldia izango dira. 

DBHko 3. mailako ikasleek afari-meriendarako ogitartekoen txartelak salduko dituzte DBH amaierako ikasbidaia ordaintzen laguntzeko. Txartelak 6 €-tan salduko dira (xolomo, xolomo-gazta, patata tortila):

EGAPE HLHIko patioan: ekainaren 5, 6 eta 7an,  8:45etik 9:15era

EGAPE DBHko patioan: ekainaren 3tik 7ra, jolasorduetan 11:00etatik 11:30era

ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!