AZTERKOSTA KANPAINA

DBH 4. mailako Biologia arloko ikasleek kostaldeko ekosistema modu aktiboan eta esperimentalean aztertu dute Azterkosta programan parte hartuz.

AZTERKOSTA kanpainan  hainbat ikastetxek parte hartzen dute (iaz adibidez 138 izan ziren) eta programa honen bitartez, Euskal Herriko kostalde-eremu desberdinen egoera ekologikoa aztertzen da; horretarako jasotako hainbat material erabiliz.

Aurten, Egapek ere parte hartu du kanpainan, eta 4 DBHn Biologia ikasgaia lantzen duten ikasleek pasa den astean laginketa egiteko aukera izan zuten. Euriteak amaitu ondoren, eguraldi ederra izan zuten Donostiako Ondarreta hondartza aztertzeko eta bertan hiru alderdi ezberdin kontuan hartu zituzten: uraren kalitatea (tenperatura, pH-a, nitratoen eta fosfatoen kontzentrazioa, etab.), eremuko biodibertsitatea eta gizakiaren eragina edo inpaktua. 

Egindako azterketen emaitzak Donostiako Ingurugelara bidali zituzten eta gainerako ikastetxeek lortutakoekin, kurtsoan zehar jasoko dugu Euskal kostaldearen egoera ekologikoa biltzen duen txostena. Gure aldetik esango dugu, aztertu genuen Ondarretako egoera, nahiko ona dela. Jakina, beti dago zerbait hobetzeko!