AZTERKOSTA ERAKUSKETA BIGARREN HEZKUNTZAKO ERAIKINEAN

Otsailaren 15etik martxoaren 1era Azterkosta erakusketa dugu Ikastolan itsasoaren garrantziaz jabetzeko.

 

Urtero Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen “aztertu” programan parte hartu dugu aurten. Programa honen barruan otsailaren 15etik martxoaren 1era AZTERKOSTA ERAKUSKETA ekarri dugu eskolako lehen solairura. Erakusketa honek 13 panelen bidez itsasoaren hainbat aspektura hurbiltzen gaitu. Panel hauek, informazio iturri interesgarria izateaz gain, ikasleekin hainbat jarduera egiteko aukera ematen digute eta hala egiten ari dira biologia, gizarte eta ingeleseko ikasgaietan adibidez.

Hauek dira bisitatu nahi gaituenarentzat panelek jorratzen dituzten gaiak:

1 - ITSASOAREN ERAKARGARRITASUNA

2 - EZEZAGUNERANTZ ABIATZEA

3 - EZEZAGUNA DENA

4 - BIZITZAREN SORRERA

5 - KLIMA ALDAKETA

6 - NATURA KOPIATZEN

Badakizue, ez galdu aukera eta bisita gaitzazue.