AZKORTE

Gorputz Hezkuntzako saio berezia Azkorten

Joan den astean, LH 2. mailako ikasleak  ohiko ikasgelatik irten eta naturaz inguraturiko ingurune zoragarri batean igaro genuen goiza. 

Azkorteko ermita eta bertara iristeko bidea, harizti txiki bat eta aldapa tarteko, zoragarriak iruditu zitzaizkigun. Naturaz, aire libreaz eta giro paregabeaz gozatzeko aukera izan genuen, jarduera fisikoa eta natura uztartuz.

Esperientzia zinez aberasgarria!