“AZKEN DANTZA NEW YORKEN” LUR GALLASTEGI IDAZLEA EGAPEN

Martxoak 1ean, Lur Gallastegi idazlea izan dugu Bigarren Hezkuntzako 4. mailako ikasleekin solasean.

 

Euskara eta euskal kulturaz bezala, euskal literatuz gozatzea da Ikastolaren helburuetako bat. Horretarako, ikasgaian zehar euskal literaturako lan eta idazle nagusiak ezagutzeaz gain, irakurtzen ikasi eta ikasleek irakurriz gozatzeko aukera izaten ahalegintzen gara.

Bigarren Hezkuntzako laugarren mailako ikasle guztiek Lur Gallastegiren “Azken dantza New York”en liburuaren irakurketa esanguratsua egin dute gelan: irakurri ahala hipotesiak eginez, pertsonaiak ezagutuz, gaietan sakonduz, portadako irudia arakatuz,…Liburua zukutu dute. 

Lana borobiltzeko Lur Gallastegi, liburuaren idazlea, izan dugu gurekin, “Idazleak eskolan” programaraen baitan. Ikasleek idazlea gertutik ezagutzeko aukera izan dute. Liburuaren aurkezpena egiteaz gain, literaturaz eta sorkuntza lanaz aritu dira tertulian. Bizipen bat gehiago sartu dute ikasleek esperientziaren motxilan. Gozatzea, ikasteko modurik eraginkorrena delako.