AZAROAK 25. EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA.

Zoritxarrez beste urte bat gehiago egun hau aldarrikatu beharrean aurkitu gara, gure gizartean emakumeen aurkako indarkeriak zoritxarrez tinko jarraitzen duelako.

 

2021-2022 ikasturtean ere, gure ikastetxean, desberdintasunei aurre egiteko ikasleen taldea osatu dugu: BATERA GARA. Taldea gogotsu dago lanean aritzeko. 

Ikastetxeak konpromiso irmoa du berdintasunean heztekoa. Ezinbestekoa baita berdintasunezko harremanak sortzea genero indarkeria desagertzea nahi badugu.

Aurten Batera Gara taldeak ikastetxean lau gune ezberdin antolatu ditu. Osteguneko 2. saioan eskola-saioak moztu egin dira eta gunez-gune eta mailaz-maila gune bakoitzetik pasatzen joan dira ikasle guztiak. 

Argazki guztiak ikusteko egin klik HEMEN.