AZAROAK 25: EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA.

DBHko irakasleen hezkidetza taldeak lan handia egin du eta baliabideak sortu ditu. “Deconstruyendo el amor romántico” bideoa oinarri hartuta "Mitoak desegiten" hausnarketarako bideoa proposatzen digu.

 

Zoritxarrez beste urte bat gehiago egun hau ospatu beharrean aurkitu gara, gure gizartean emakumeen aurkako indarkeriak zoritxarrez tinko jarraitzen duelako. 

20/21 ikasturtean ere, gure ikastetxean, desberdintasunei aurre egiteko ikasleen taldea osatu dugu: BATERA GARA. Taldea gogotsu dago lanean aritzeko.

 

Ikastolak konpromiso irmoa du berdintasunean heztekoa. Ezinbestekoa baita berdintasunezko harremanak sortzea genero indarkeria desagertzea nahi badugu.

 

Aurten, Azaroaren 25 eguna aldarrikatzeaz gain, geletan Maitasun Erromantikoaren uste okerrak apurtzen saiatu gara.