AZAROAK 25 EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA DESAGERRARAZTEKO NAZIOARTEKO EGUNA.

Beste urte bat gehiago, azaroak 25 eguna aldarrikatu beharrean aurkitu gara, gure gizartean emakumeen aurkako indarkeriak zoritxarrez tinko jarraitzen duelako.

 

Ikastetxeak konpromiso irmoa du berdintasunean heztekoa. Ezinbestekoa baita berdintasunezko harremanak sortzea genero indarkeria desagertzea nahi badugu.

Egun honetarako Haur eta Lehen Hezkuntzako Hezkidetza taldeak hainbat proposamen partekatu zizkien irakasleei geletan ikasleekin mailaz maila lantzeko. Maila batzuetan, besteak beste, hormairudiak egin zituzten eta hormairudi horiek goizean goizetik ikusgai jarri ziren. Eguna girotzeko, egun honi erreferentzia egiten dioten hainbat abesti entzun genituen sarrera-irteera zein patio orduetan.

Bestalde, ikastetxeko irakasle zein ikasleek, morez jantzita, giza kate erraldoia egin genuen ikastetxeko frontoi handian.

Bigarren Hezkuntzan, berriz, goizeko saio bat hartu genuen ikasleekin gelaz gela aldarrikapen egun honen informazioa partekatzeko. Gaiaren alderdi desberdinak landu genituen mailaren arabera, izan maitasun erromantikoa, izan bikote arteko harremanak, izan genero desberdintasuna eta umeak… Azkenik, ikasleek “mezuak idatzi” ekintza egin zuten eta patioko murala esaldi solidario eta erreibindikatiboz osatu zuten.

Zoritxarrez, oraindik egun hau aldarrikatzen jarraitu behar dugu.

ERASO SEXISTARIK EZ!