AZAROAK 25: EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA DESAGERRARAZTEKO NAZIOARTEKO EGUNA.

Beste urte bat gehiago, azaroak 25 eguna aldarrikatu beharrean aurkitu gara, gure gizartean emakumeen aurkako indarkeriak zoritxarrez tinko jarraitzen duelako.

 

Ikastetxeak konpromiso irmoa du berdintasunean heztekoa. Ezinbestekoa baita berdintasunezko harremanak sortzea genero indarkeria desagertzea nahi badugu.

Aurten, Bigarren Hezkuntzan, bereziki harreman osasuntsuak izatearen garrantzia eta horien ezaugarriak azpimarratu nahi izan dugu. Ostiraleko lehen bi saioetan ohiko ikasgai saioak izan beharrean, geletan jarduera ezberdinak landu genituen: “Konfiantzazko harremanak” dinamika, “Maitasunaren semaforoa” dinamika, harreman osasuntsuen ezaugarrien inguruan hausnarketa eta jolasgaraian txapa banaketa. 

Batera Gara taldeko ikasle eta irakasleak gogoz aritu gara guztia antolatzen. Bejondeigula!

Haur eta Lehen Hezkuntzan ere, gaia lantzeko hainbat jarduera egin ditugu. Jarduera hauen helburua indarkeria sexista ekiditea da, hau dela eta aurkeztutako materialak, ipuinak eta ikus-entzunezkoak, aniztasuna lantzera eta hainbat egoera sexista identifikatu eta hausnarketa egitera bideratuta egin ditugu. Hausnarketak egin ostean, eskulan ezberdinak egin ditugu gure eskolako ate eta pasabideak apaintzeko. Berdintasunean hezitako eta indarkeriarik gabeko gizarte bat nahi dugulako.