AURPEGI BERRI ASKO "BATERA GARA" TALDEAN

Eskola hezkidetzailea. Nahi dugun eskola!

 

2022 - 2023 ikasturtean ere, Bigarren Hezkuntzako gure ikastetxean, desberdintasunei aurre egiteko ikasleen eta irakasleen artean taldea osatu dugu: BATERA GARA. Iazko ikasturteko ikasleez gain, Ikasle berri asko animatu dira taldean parte hartzera.

Batera Gara Taldeak hezkidetza-eskola baten alde lan egiten du, gure eskola, berdintasunean eta berdintasunerako hezten duena izan dadin, errespetuan, bizikidetzan, gatazka-ebazpenean eta indarkeriarik ezean hezten duena.

Taldearen ahalegina berdinen eta desberdinen arteko harremanak sustatzea izango da, gizartea berdinzaleagoa, bidezkoagoa eta errespetutsuagoa lortzeko.