ATZERRIAN HIZKUNTZA-IKASTAROAK EGITEKO DIRUZ LAGUNDUTAKO PLAZEN DEIALDIA ZABALIK

Atzerrian hizkuntzak ikasteko aukera izango dute ikasleek 2027ko udan, Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako egonaldien deialdi berriaren bidez.

2027ko udan ingelesa, frantsesa edo alemana atzerrian ikasteko aukera izango dute DBHko 3. eta 4. mailako eta Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleek. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 536 plaza diruz lagundu ditu, hizkuntzen ikaskuntza indartzeko eta ikasleen hizkuntza-gaitasuna hobetzeko.

Bi asteko egonaldiak Erresuma Batuan, Irlandan, Frantzian eta Alemanian egingo dira. Plazen dirulaguntzak bidaia, ostatua eta mantenua, hizkuntza-ikastaroa, ikastaro-materiala, aseguruak eta arratsaldeko jarduera soziokulturalak eta kirol-jarduerak barne hartzen ditu.

Deialdia Euskal Autonomia Erkidegoaren funts publikoen bidez finantzatutako ikastetxeetan matrikulatutako ikasleei zuzenduta dago, eta hautaketa baldintza akademikoen eta deialdian ezarritako gainerako betekizunen arabera egingo da.

Eskaerak aurkezteko epea: 2026ko azaroaren 18tik abenduaren 18ra.

Izen-ematea bi modutan egin ahal izango da:

  • Online, deialdiaren webgunearen bidez. Bertan, baldintzei, eskaera egiteko prozedurari eta gainerako xehetasunei buruzko informazio guztia kontsulta daiteke.
  • Ikastetxeko idazkaritzan, aurrez aurre. Bertan, izen-ematea egiten lagunduko dizuegu eta prozesuari buruz izan ditzakezuen zalantzak argituko ditugu.

Informazio gehiago, baldintzak, plazen banaketa eta eskaera egiteko modua kontsultatzeko, jo ondorengo webgunera:

Atzerrian hizkuntza-ikastaroak egiteko dirulaguntzen deialdia – Euskadi.eus