ATZEGI ELKARTEAREN HITZALDIA 6. MAILAKOENTZAT

Elkarteko kide bat ikastolan izan zen aurreko astean.

Urtarrilaren 12an, goizean, LH 6.mailakoek Atzegi elkartearen eskutik desgaitasunari buruzko sentsibilizazio hitzaldia jaso dute. Adimen urritasuna  zer den argitu eta ingurune positibo bat izatearen garrantziaz jabetzea izan du helburu hitzaldiak. 

Desgaitasuna duten pertsonek lan profesional eta konpetitiboak egiteko gai direla ikusteko aukera izan dugu.  COVID egoera dela eta, “Grupo Gureak” lantegietara bisitak hurrengo baterako utzi behar izan ditugu, gustura joango gara beraien lana ikustera, bai horixe!

Eskerrik asko ATZEGIko Aloñari azalpenak emateagatik.