ATE IREKIAK ETA BILERA INFORMATIBOAK

Urtero bezala, Egape Ikastolan Ate Irekien jardunaldiak antolatu ditugu, zuen seme-alaben etorkizuneko ikastola gertutik ezagutzeko aukera izan dezazuen.

 

Etapa ezberdinetan lantzen dugun hezkuntza-eredua, metodologia eta zerbitzuen eskaintza azalduko dizkizuegu, eta gure ikasleek egunero erabiltzen dituzten espazioak bisitatzeko aukera izango duzue.

  • HH (2 urte) bilera eta ate irekiak: urtarrilaren 27an, 17:00etan Etxeberrin
  • DBH bilera eta ate irekiak: urtarrilaren 28an, 17:00etan Azkorten

Topaketa hauek elkarrizketarako, zalantzak argitzeko eta gure ikastolako eguneroko giroa bertatik bertara ezagutzeko une aproposa izango dira.

Zuen zain egongo gara ilusioz, elkarrekin etorkizuna eraikitzen hasteko.