"ASTEKO IRAKURLEA" 2. MAILAN

Irakurketa sustatzeko jarduera interesgarria egiten dugu LH2.mailan, “ASTEKO IRAKURLEA” izenez ezagutzen duguna.

Bigarren mailan ikasleengan irakurketa sustatzeko egiten diren jardueren artean, “ASTEKO IRAKURLEA”ren ekintza dugu.
Jarduera honetan, astero, ikasle bakoitzak ipuin bat irakurtzen du gelakideen aurrean, gutxienez bost egunetan etxean irakurri duen ipuina ondo ensaiatu ondoren, entonazioa, abiadura, keinuak… landuz.
Ikasleak berak erabakitzen du noiz ikusten duen bere burua prest lagunen aurrean ipuina irakurtzeko, ipuin kontalarien moduan.
Irakurtzeko eguna iristen denean gelan atril bat jartzen dugu, ikasleak lurrean esertzen dira irakurlearen inguruan eta giro egokia lortzen denean, ondo kontatutako ipuin bat entzuteko plazerra izaten dugu entzuleok.
Bukaeran, txalo zaparrada jaso ondoren, asteko irakurleari galderak egiten dizkiogu, batez ere, izan dituen emozioen inguruan eta honetaz gain, nahi duten ikaskideak aukera izango du asteko irakurleari bere sentipen eta irudipenak azaltzeko. Asteko irakurle guztiek pozik eta harro jasotzen dituzte gelakideen hitzak.
Ekintzari amaiera emateko, asteko irakurleak,  paperezko hosto batean bere izena eta ipuinaren izenburua idatzi eta hostoa apaindu ondoren, pasabideko horman  dagoen IRAKURLEEN ZUHAITZean jarriko du.