Aste berezia

Egapeko 3. zikloko ikasleei konfinamenduak urte osoa egiteko zain egoten diren ekintza berezi bat galerazi die.

Egapeko 3. zikloko ikasleei konfinamenduak urte osoa egiteko zain egoten diren ekintza berezi bat galerazi die, besteak beste, noski... ARANTZA eta ZUHATZAko egonaldiak bertan behera geratu baitira... maiatzaren 21 eta 22an bi leku horietara joatekoak ginen guztiok, ikasturte amaieraren usainean ongi pasa, naturaz disfrutatu eta lagunartean ibiltzera.

Gabezi honi nolabaiteko arintasuna eman nahian ikasleei ekintza bereziz betetako astea eskeini zaie, ohiko lanetatik kanpo: jolasak online, eskulanak, bideo grabaketak, ...

Gustura aritu dira lan hauetan, esan beharrik ez!!! Horren laginak hemen...