ARTOA ALETZETIK LOKOTX BILTZEAN JOLASTERA

5 urteko gelan artoa aletzen ibili gara esperimentazio mahaian.

Gelara, lagun baten arto sorotik,  dozena bat artaburu iritsi zaizkigu eta horiek aletzen ibili gara esperimentazio mahaian. Lan neketsua eta pazientzia handikoa da, eta gehienek hori badugula erakutsi dugu, hortxe egon baikara buru belarri zeregin horretan. Arto aleekin hainbat jarduera desberdin egin ditugu: banan banan pintzekin hartu, baso batetik bestera pasa, irudi desberdinak… denak jarduera gozagarriak eta dibertigarriak.

Arto aleak aletu ondoren, geratzen den lokotxarekin Euskal Herrian herri kirol tradizional bat egiten dela ezagutu dugu, Lokots biltzea deritzona. Lurrean lerro zuzen batean lokotsak jarri eta banan-banan jaso eta saski batera ekartzea da helburua, eta ahalik eta denbora laburrean. Hortan ibili gara eta gozatu ederra hartu dugu. Nekatu ere bai, herri kirol dibertigarria bezain gogorra da eta.