“ARTEA IKASBIDE” PROGRAMA

Lehen Hezkuntzako 4.mailako ikasleak “Artea Ikasbide” programan parte hartzen ari dira.

Artea Ikasbide” Hezkuntza-programak Lehen Hezkuntzako eskola-curriculuma indartzen du, artea baliabide gisa erabiliz, modu original eta pertsonalean.

Irakasleak lortu nahi dituen helburuak eta finkatu nahi dituen jarrerak eta trebetasunak zehazten dituenean, Museoko artista eta hezitzaileek hainbat proposamen eta jarduera ireki diseinatzen dituzte, unitate didaktiko desberdinak osatzeko. Proiektu bakoitza bakarra eta pertsonalizatua da; zehatz-mehatz diseinatzen da talde zehatz bakoitzaren gaitasunak eta interesak garatzeko.

Maider López artistak eta irakasleak, ikasleak ingurunea ezagutzera eta beren sorkuntza-prozesuetan parte hartzera bultzatzeko helburua dute. Aukeratutako metodoak eraman ditu ikasleak pentsatzera, baloratzera, aukeratzera, probatzera, zalantza egitera, dibertitzera, baita zenbaitetan galtzera eta, jakina, huts egitera ere, huts egin gabe ez baitago aurrerabiderik. Programaren bitartez galderak planteatzen dira, jakin-mina pizten da eta inprobisazioari, jolasari, esplorazioari, ikerlanari eta esperimentazioari ematen zaie bide.