ARROPA ETA MATERIAL BILKETA KANPAINA MARTXAN DA

Aurten ere DBH 2. mailako ikasleek “Goxo-goxo aurtengo neguan” kanpaina antolatu dute Donostiako Harrera Sarea elkartearekin bat. Kanpainak abenduaren 9tik 18ra iraungo du.

 

DBH 2. mailako ikasleek curriculumarekin loturiko gaiak eta ingurumenaren aldeko baloreak jasotzeaz gain, arloartekotasunean proiektu bat garatu dute komunitateari zerbitzua eskainiz (ikasketa zerbitzua).

Hondakinen kudeaketa eta honek ingurumenean duen eragina aztertu eta gero, berrerabileran eta honek dituen onuretan sakondu dute ikasleek. Donostiako Harrera Sarearen inguruko informazioa aztertu dute eta bertako kideen testigantza jasotzeko aukera izan dute ikastolara etorri zaizkigunean. Elkarteko bolondresak bere esperientzia azaldu digu eta migranteek bere errealitatea kontatu digute. Gainera, aurrez prestatutako galderak egiteko aukera ere izan da. 

Ikas-egoeran, jarduera anitzak egin dituzte gure ikasleek. Egape ikastolako familiei idatzi bat bidali die kanpainan parte har dezaten animatuz. Sentsibilizazio kanpainarako aurkezpenak prestatu dituzte eta Lehen eta Bigarren Hezkuntzako hainbat geletan aurkeztu. Kartelak ere diseinatu dituzte eta gela eta pasiloetan itsatsi. 

Gure ikasleek arloartekotasunean -Natura Zientziak, Euskara eta Hezkuntza Plastikoa- garatu dute proiektua. Gure ikasleen lanak, elkartearekin kolaboratuz eta zerbitzua eskainiz, balio erantsia lortu du.

Animatu arropak eta materialak ikastolara ekartzera!!!