“ARROPA BILKETA” KANPAINA ABENDUAREN 10ETIK 19RA

DBH 2. mailakoek arropa bilketa kanpaina antolatu dugu Donostiako Harrera Sarearekin kolaboratuz.

 

DBH 2. mailako ikasleek arropa biltzeko kanpaina prestatu dugu. Kanpainaren helburua birziklaketa eta batez ere berrerabilpena sustatzea da, etxean soberan ditugun arropak eta beste hainbat tresna bilduz.

Donostiako Harrera Sareko kideak Ikastolara gonbidatu genituen haiekin kolaboratu nahian. Harrera Sareko bolondres bat eta migratzaile bat etorri zitzaizkigun eta haien esperientzia kontatu ziguten. Migratzaile gaztea kalean bizi dira eta gure kanpainaren helburua haientzat arropa biltzea da. Hori dela eta, Egapeko LH eta DBHko eraikinetan jarriko ditugun kaxetan jasoko dugu zuek ekartzen duzuen materiala: gizonezkoen arropa, oinetakoak, mantak, mugikorrak, karterak, gerrikoak, motxilak,...

Kanpaina abenduaren 10etik 19ra izango da.

Eskerrik asko zure partaidetzagatik.

Zergatik ez lagundu beharra duten pertsonei? Izan zaitez solidario!!