“ARROPA BILKETA” KANPAINA

DBH 2. mailakoek arropa bilketa kanpaina antolatzea helburu duen proiektua arloartekotasunean garatu dute. "Harrera Sareak" esker onez abesti eder hau oparitu digu. Gozatu!!

 

Egin klik HEMEN bideoklipa ikusteko.

Donostiako Harrera Sarea elkartearekin kooperatuz gazte migranteentzat arropa bildu dugu. Sareko kideak gonbidatu genituen ikastolara euren testigantzak ematera, honela, kalean bizi diren migranteen eta haiekin lanean dabiltzan bolondresen ahotsak entzun genituen.  

Proiektua aurrera eramateko DBH 2.mailako gaztetxoek lanari gogotsu ekin zioten ikasgai ezberdinetan. Fisika-kimika arloan birziklapenaren gaia landu zuten, balio etikoetan egoera zaurgarrietan bizi diren pertsonekiko elkartasuna eta kooperazioa, euskara arloan Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat aurkezpenak prestatu, eta azkenik, plastikan kanpainaren propagandarako txartelak ekoiztu zituzten. 

Honela Ikastolak, alde batetik, ikasleen sentsibilizazioa lortu du birziklapena eta giza-balioak landuz eta bestetik, proiektua ikasketa zerbitzua bilakatu du. Ikasketa zerbitzuaren xedea da: ikasleek ikasitako ezagutzak indartu eta hobetzeko aukera izatea komunitatearen onurarako zerbitzu bat eskainiz eta herritar aktibo bihurtuz.

Harrera Sareko kideek bildutako arropa eta bestelako gauzak jaso dituzte urtarrilaren 28an migratzaileen artean banatzeko eta honela, amaitutzat ematen dugu arloartekotasunean garatutako proiektua.