ARGIA ORDU BETEZ ITZALI

Eman ordu bat Lurrarentzat 60 minutu gure planetarako positiboa den zerbait egiten.

 

“Planetaren ordua” 2007an hasi zen, WWF erakundeak bultzatuta, klima-aldaketaren arazoan arreta jartzeko. Urtero-urtero egiten da martxoko azken larunbatean, argiak norbere borondatez itzaliz; hortaz, etxeetan eta enpresetan behar-beharrezkoak ez diren argiak eta tresna elektrikoak ordubetez itzaltzen dira. Denborak aurrera egin ahala, mundu osoan zabaldu da, eta mundu-mailako ingurumen-mugimendu handienetako bat bihurtu da.

Argia ordubete itzali

Sinbolo bat baino gehiago, ingurumenaren eta pertsonen aldeko mugimendu globala da. Keinu sinple bat da, eraikin eta monumentuetako argiak ordubetez itzaltzean datzana.

Gaur egun, urte asko geroago, ekintza honek milioika pertsona mobilizatzen ditu, ia 200 herrialdetan urtean behin. Egun honetan, Natura gure bizi-euskarria dela gogorarazten digu, behar dugun guztia eskaintzen diguna, arnasten dugun airetik hasita, edaten dugun ura eta gure osasuna eta ongizatea ziurtatzen dituzten elikagaietaraino. Horregatik guztiagatik…

2023ko martxoaren 25ean 20:30etik 21:30era 

argia itzaltzeko keinu sinbolikoa egitea proposatzen dizugu!