ARDUINO BITARTEZ ROBOTIKA IKASTEN

Bigarren Hezkuntzako Teknologia arloan, 4.mailako ikasleek “arduino plaka” erabili dute Robotika munduan murgilduz.

 

Urtero bezala, gure ikasleen artean dibulgazio eta kultura zientifiko-teknologikoa sustatzen dugu, hain zuzen ere, gure teknologiako curriculumean Robotika txertatua baitugu. Horrela, arreta berezia jartzen dugu ikasleek bokazio eta helburu profesionalak STEAM esparruan jar ditzaten, zientzia, teknologia, matematika eta arterako konpetentziak landuz. Neskengan eragiten dugu bereziki, lanerako rolen banaketa berdintasunean oinarritua egon dadin, estereotipoak baztertu nahi ditugulako eta generoen arteko berdintasuna bultza nahi dugulako.

Gure ikasleek lehenengo mailatik ari dira oinarrizko robotika eta programazioa lantzen. Hasieran Scratch programazio-lengoaia erabiliz eta sormena sustatuz bideo-jokoak hartzen ditugu xede. Ondorengo kurtsoetan Micro:Bit eta Arduino bi plaka mikro-kontrolatzaile erabiltzen ditugu robotika aurreratuan murgiltzeko. Azkenik 3D inprimatze-elementuak diseinatu eta sortuko ditugu gure proiektuetan erabili ahal izateko.

Gure ikasleen ekoizpenak ikusteko egin klik ondorengo estekan: TEKNO TXOKOA

Tekno txokoa, Ikastolako web orriko Bigarren Hezkuntzako atalean aurki dezakezu. Bertan ikus daiteke gure ikasleak gaur egungo teknologietan konpetentziak garatuak dituztela eta euren sormena azalean geratzen dela.