ANTZEZLANA INGELESEZ

DBH 3. eta 4. mailako ikasleek irteera bat egin dute ingelesezko antzezlan bat ikustera.

 

Martxoaren 22an, asteazkenean, 3. eta 4. mailako ikasleek ingelesezko antzezlan bat ikusteko aukera izan zuten: The phantom of the opera. Ikasleek aukera ezin hobea izan zuten ingelesez hitz egiten zuzenean entzuteko, bi aktoreak natiboak baitziren: bata kandarra, eta bestea ingelesa. Ez hori bakarrik, ikasleek ondo erakutsi zuten badakitela taldean mugitzen, bai autobusean joatean, bai kalean ibiltzean, baita antzokian egon ginenean ere.