ANTZERKIA 4 URTEKOENTZAT

Abenduan LH2ko ikasleek antzerkia egin zieten 4 urtekoei.

Abenduaren 19an, oporrak hartu aurretik LH2ko aktore handiak antzerki eder bat eskaini zieten 4 urteko ikasleei.

Ikasle hauek  Joxe Mari Berasategiren zuzendaritzapean ikasturtean zehar bi obra prestatzen dituzte. Lehenengoa Haur Hezkuntzako ikasleentzat pentsatuta dago eta abenduan taularatzen dute 4 urtekoen geletan. Urtarriletik aurrera landuko dutena ekainean izango dugu ikusgai ikastolako Kultur Astean.