ANTZERKI-FORUMA: INDARKERIA ETA JAZARPENA ANTZERKIAREN BIDEZ PREBENITUZ

DBH 2. mailako ikasleak eta tutoreak antzerki-forumaren jardueran parte hartzen ari gara.

 

Azaroaren 3an, Bigarren Hezkuntzako 2. mailako bi taldeek eta tutoreek, antzerki-foruma jardueran parte hartu dugu. Ostegunean, Lekaion, bi aktorek, zorigaiztoko bukaera duten jazarpenaren inguruko antzespenak egin dizkigute. Ondoren, amaiera positiboago batera bideratzeko zein elementu aldatu behar diren aztertu dugu. Momentu horretan ikasleak istorioaren parte sentitu gara eta ikusi nahi ditugun aldaketak adierazi ditugu, narrazioan esku hartuz. Honela, antzezpen honekin, maila emozionalean eta baita fisikoan ere inplikatu gara antzerkiaren bitartez egoera atsegin eta desatseginak identifikatu eta sentituz. 

Azaroaren 8an, berriz, jardueraren bigarren zatia burutuko da. Talde bakoitza, tutorea eta antzerki-forumeko profesionalarekin elkartuko gara indarkeria eta jazarpenaren inguruko hausnarketa egin, ondorioak atera eta bizikidetza hitzarmena osatzeko helburuarekin.

Jarduera amaitzean ikasleak euren buruarekiko seguruago sentitzea espero dugu, aldaketak sortzeko eta hauek aurrera eramateko gai izan daitezen.