ANTZERKI FORUMA: INDARKERIA ETA JAZARPENA ANTZERKIAREN BIDEZ PREBENITUZ

LH 5 eta LH 6. mailako ikasleok hiru orduko antzerki forumaren jardueran hartu dugu parte.

Irailaren 20ean LHko ikasleek antzerki foruma jarduera burutu genuen. Bi aktorek, zorigaiztiko bukaera duten jazarpenaren inguruko antzespenak egin dizkigute. Ondoren, amaiera positiboago batera bideratzeko zein elementu aldatu behar diren aztertu dugu. Momentu horretan ikasleak istoriaren parte sentitu gara eta ikusi nahi ditugun aldaketak adierazi ditugu, istorioan esku hartuz. Honela, antzezpen honekin, maila emozionalean eta baita fisikoan inplikatu gara, antzerkiaren bitartez, egoera atsegin eta desatseginak identifikatu eta sentituz.