ANTZERKI FORUMA

Jazarpen egoera desberdinak identifikatzeko tailerra

 

 

Astearte honetan Antzerki Foruma izan dugu 5. mailako ikasleek eta bertan antzerki bat ikusteaz gain, tailer eta dinamika desberdinak egiteko aukera izan dugu. Ekintza honek, jazarpen egoera desberdinak identifikatzen eta horien aurrean nola jokatu beharko genukeen erakutsi digu eta batez ere “biktima” den edo izan daitekeen horri babesa nola eman diezaiokegun jabetzeko balio izan digu. Gainera, gelan gaia lantzen jarraitzeko dinamika batzuk ere eskaini dizkigute.

Ildo beretik, DBH 2. mailako ikasleek urriaren 1ean Antzerki Foruma izango dute Lekaion. Urriaren 8an, berriz, gelan aurreko astean landutakoaren hausnarketa bideratuko da Baketik erakundeko profesionalak gidatuta.