ANTZERKI FORUM EGAPEN

Azken bi aste hauetako ostegunetan Egapeko 3. zikloko ikasleak Baketik-ek antolatutako Antzerki-forum jardueran parte hartu dute gustura.

Ekintza honen bitartez ikasleei antzezlan bat aurkezten zaie, lehen zatian, 25 minutu inguru irauten duen antzezpenak aukeratutako gaiarekin harremana izanik (arrazismoa eta eskola-indarkeria, inmigrazioa eta integrazioa…) bukaera zorigaiztokoa duen istorio bat kontatzen du. 

Antzezpenaren ondoren, bigarren zatiari ekiten zaio. Moderatzaileak ikuslegoari galdetzen dio istorioaren zein elementu alda zitekeen amaiera positiboago batera bideratzeko. Orduan ikuslegoa istorioaren parte sentitzen hasten da. Iradokizunak, momentuan, bat-batean asmatzen dira eta azkenean ikusleak beraiek dira ikusi nahi dituzten aldaketak adierazten dituztenak, taula gainean, aktoreekin batera. Honela eurak dira kontu honetan esku hartzen hasten direnak. Horrela, antzezpenak irauten duen bitartean, antzerki lan bera ikuspegi desberdinetatik kontatu ahal izango da, ikusleen adierazpen eta iradokizunen arabera, hauek norabide aldaketa positiboa ematera gonbidatuko direlako. 

Esperientzia honek gazteak antzezpenarekin maila emozionalean eta baita fisikoan ere inplikatzea lortzen du. 

Errealitate entsegu hau metodoaren hirugarren zatian luzatzen da. Orduan ikuslegoa talde txikitan banatzen da ezagutzen dituzten edo eskolan aurre egin behar izaten dituzten egoera desberdinak aztertzeko asmoz. 

Programaren azken zatiak bizikidetza hitzarmena dakar, irakasle eta ikasleen informazioaren laguntzarekin. Hitzarmen hau ikasle guztiek sinatu beharko dute.
Programa amaitzean haurrak euren buruarekiko seguruago sentitzea espero da, aldaketak sortzeko gai eta hauek aurrera eramateko ere bai.