ANTZERKI EMANALDIAK EGAPEN

Aurtengoan ere, Joxe Mari Berasategik zuzendariko antzerki emanaldiek ez dute hutsik egin lehen hiruhilekoaren amaieran.

Euskara eta ahozkotasuna sustatzeko ekintzetako bat dugu antzerkia Egape Ikastolan. LH 2. eta 4. mailako ikasleek astero egiten dute antzerki saioa Jose Mari Berasategirekin. Astez aste, fintzen joan diren antzezlanak, ikusleei aurkezteko ordua iritsi zaie eta emanaldi xume bezain ederrak prestatu dituzte LH 1.mailako eta Haur Hezkuntzako ikasleentzat. Ezin uka artixta bikainak ditugula Egapen!