ANTZERKI EMANALDIAK

Aurtengoan ere, Joxe Mari Berasategik zuzendariko antzerki emanaldiek ez dute hutsik egin lehen hiruhileko honen amaieran.

Euskara eta ahozkotasuna sustatzeko ekintzetako bat dugu antzerkia Egape Ikastolan. LH 2. eta 4. mailako ikasleek astero egiten dute antzerki saioa Jose Mari Berasategirekin. Astez aste eta saioz saio, fintzen joan dira antzezlan hauek. Hiruhilekoaren amaieran, antzezlan hauek, ikusleen aurrean aurkezteko ordua iritsi zaie eta emanaldi xume bezain ederrak prestatu dituzte LH 1. mailako eta Haur Hezkuntzako ikasleentzat. Ezin uka artixta bikainak ditugula Egapen!