ANTXIÑE MENDIZABAL IDAZLEA LHKO 3. MAILAN

Gogoz jarraitu zuten 3. mailako ikasleek idazlearekin izandako solasaldia.

Apirilaren 15ean 3.mailako ikasleek Antxiñe Mendizabal idazlearen bisita izan zuten. Liburua bigarren hiruhilekoan zehar irakurri dute eta tertulia oso interesgarri eta aberatsak izateko aukera eman die. Asko gustatu zaizkie Kariñek eta Beñatek bizitako abenturak. “Printzesa eta Ergela” liburuaren egilearekin arratsalde polita pasa zuten, galdera mordoa egin ondoren idazle izatea zer den hobeto ulertu ahal izan zuten.  Bati baina gehiagori idazle izateko grina ere piztu zitzaion!

Antxiñe Mendizabal Aranburu euskal idazlea eta kazetaria da. Zumaian jaiotakoa da.. Bere herriko historiari buruzko hainbat liburu argitaratu ditu, baita fikziozko beste hainbat ere. Haur eta gazte literatura generoa landu du batez ere.

Bisita hau apirilaren 23an ikastolan ospatuko dugun Liburuaren Eguneko programazio berezian txertatuta dago.